Síguenos en redes sociales:

Merkealdiak euskaraz eskainiko dituzte zumaian

Udalak euskarazko kartelak eta katalogoak banatuko dizkie dendariei

zumaia. Ostegun honetan hasiko dituzte Zumaiako merkatariek merkealdiak. Horrekin batera, Udaleko Euskara Zerbitzuak datozen egunetarako kartelak eta euskarazko katalogo berria banatuko dizkie dendariei euren saltokietan erabil ditzaten. Kartelak Alai Auzategiko A3 paper-dendan dituzte eskuragarri herriko merkatariek.

Udalak azaldu duen bezala, "ez da ahaztu behar Zumaian lautik hiruk euskaraz egiten dutela". Horregatik, sektore honetan euskararen presentzia areagotzeko asmoz, katalogo berria banatuko da establezimenduetan. Zumaiako Udalak badaramatza urte batzuk herriko dendetan, tabernetan, jatetxeetan...merkataritzan, oro har, hizkuntzaren erabilera areagotzeko lanean. Horretarako, besteak beste, merkatariei beraien beharretara egokitutako laguntza eskaintzen die. Baina Euskara Zerbitzuak ematen dituen zerbitzu hauek ez dira berriak. Orain ordea, eskaintzen diren zerbitzuak egokitu egin ditu, merkatarien beharrei hobeto eran-tzuteko asmoz. Euskara Zerbitzuan eskatu daitezke katalogoak.