arrasate. Hemen dira Arrasateko Santamasak. Baserritarrak, nekazariak, artisauak eta abeltzainek kolorez jantziko dituzte gaur herriko kaleak. Sei eszenatokik jasoko dituzte jaietako ekitaldiak. Seber Altuben fruta eta barazkien lehiaketa ospatzen den bitartean, Herriko plazan sagardo eta taloak dasta-tzeko aukera egongo da.

Ganadu eta hegazti feriak Laubide plazan eta Biteri etorbidean egingo dituzte, hurrenez hurren. Antolakuntzatik adierazi dutenez, nahiz eta iazkoaren "oso antzerakoak" izan, berrikuntzak ere sartuko dira, horien artean, Euskal oiloa, zilarra motakoa, hain zuzen ere.

Jokin Zaitegi plazan, bere aldetik, 40 bat artisau elkartuko dira eta Biteri plazan denetariko jakiak jarriko dituzte salgai. Ohiturari jarraituz, Zaldibarren herri kirolak izango dira protagonista, 12.00etatik aurrera. Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, eta Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak herriko bazterretan giroa pizteaz arduratuko dira. Musakolako kiroldegian herri bazkariaren txanda iritsi baino lehen, txerri dantza taularatuko dute Herriko plazan (13.45). Gainera, Uarkapen pilota partiduak jokatuko dituzte, 18.00etan hasita.