Azpeitia. Urola Erdiko Mankomunitateak etxean konposta egiteko materiala banatuko du datorren hilabetean, okasiorako antolatuko dituen ikastaroetan, hain zuzen ere.

Ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, "oraindik badaude konpostagailu batzuk banatzeko" eta, horregatik, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoako bizilagunak animatu nahi dituzte materiala eskatzera.

Hori bai, eskaerak hilaren 27a baino lehen egin behar dira Urola Erdiko Mankomunitatean edo lehen aipatutako herrien udaletako Ingurumen sailetan.

Edonola ere, etxean konposta egiteko programaren inguruko informazio gehiago nahi duenak (helburuak, telefonoak, konposta egiteko eskuliburua...) Mankomunitateko www.urolaerdia.org web gunean begira dezake.