Joseba Etxeberria: “ezinbestekoa dugu irabaztea”
Andorran izandako aldaketak azpimarratu zituen elgoibartarrak
Joseba EtxeberriaEibarreko entrenatzaileak atzo adierazi zuenez, hurrengo aurkari izango duten Andorra talde “praktikoagoada” entrenatzailea aldatu zutenetik, eta partida guztietan dena jokoan dutela ohartarazi zuen. Eibartarrek bihar jokatuko dute printzerrian (16.15ean)
Andorra
Ferran Costa eseriko da Andorraren aulkian Eder Sarabiaren ordez, bolada batez Toni Astorganok taldearen ardura hartu ostean.
“Joko praktikoagoa egiten ari dira, ez dituzte jokaldiak hainbeste lantzen. Azken bi garaipen hauek konfiantza emangozieten. Maila handiko jokalariak dira, teknikoki kalitate polita dute”, esan zuen Elgoibarko entrenatzaileak jardunaldiaren atariko prentsaurrekoan. Eibarrek etxetik kanpo irabazi behar duela esan zuen armaginen entrenatzaileak, sailkapeneko goialdean mantentzeko “Ipuruako puntuak nahikoa ez direlako”.
Etxeberriak sakon aztertu omen du Andorra berria, bai eta euren jokalariak ere, eta “futbolari bikainak” dituenez, partida “korapilatsua” espero omen du.
Jokalari bikainak
Andorra hemeretzigarren postuan dago salbaziotik bi puntu eskasera: “Salbazioa dute jokoan. Gu berriz, aurreko eguneko porrotaren ondoren – Teneriferen aurka 2-1 – irabazi beharrean gaude. Premia horrek agian mesede egingo digu kontzentratuago egoten, partida lehen minututik ongi hasteko”.
Etxeberriak garbi esan zuen bere taldeak “partida lehiatzen jakin beharko duela, talde fidagarria izatetik hasita. Halako berdintasuna dagoen lehiaketan xehetasunik txikienak ere oso garrantzitsu bihurtzen direlako”.
Lehen itzulian Ipuruan jokatutako partidan bi taldeek berdindu egin zuten (2-2).
Andorrako taldean Jon Karrikaburu ari da, Realak neguko merkatuan utzita, eta bi gol sartu ditu azken bi jardunaldietan; Sanseko beste bi jokalari ohi ere badabiltza, Alex Petxarroman eta Julen Lobete.
Temas
Más en Fútbol
-
Los motivos por los que la Premier League quiere eliminar el VAR
-
Jesús Navas anuncia su marcha del Sevilla a la conclusión de esta temporada
-
La Audiencia de Barcelona descarta el delito de blanqueo en el 'caso Negreira'
-
Archivada la denuncia por agresión sexual contra William Carvalho al no apreciarse delito