BEASAIN - Maddi Aiestaran bertsolari beasaindarrak Lazkaon ospatutako bertso-saioan parte hartu du. Kilometroak jaiaren formatu berriaren emaitza dira azken ostiraletako bertso uneak.

Formatu berria dela, eta covid-19aren pandemia tartean dagoela, jendearen parte-har-tzean gorabeherak sortu zitezkeelaren beldurra zegoen. Aiestaranek, ordea, lehentasunak lehentasun izaten jarraitzen dutela adierazi du: “Koronabirusaren krisiak ez du ikastolen borroka itzalera eraman”.

Zoriontsu eta gogotsu esku-hartu du ikastolen aldeko festa handian, eta beti hala izango dela azpimarratu du. “Nabari da gauzak lortzeko grina dagoela eta polita da egungo egoera zailean ere hori sentitu eta ikustea”. “Horrelako ekimenetan laguntzeko prest nago beti”, gaineratu du.

Eredu aldaketak ekintza berriak ekarri ditu, egun desberdinetan zehar banatuta eta, aurten, hiru herritan barrena. “Jendea aldaketaz ohartu da eta erantzuna oso ona izan da”, komentatu du Aiestaranek. “Parte hartu dudan bertso-saioak arrakasta izugarria izan du, giroa ezin hobea izan da”.