Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu zuen 2024ko lan-eskaintza publikoa, eta marka berria ezarri zuen, laugarrenez jarraian, 40.146 plazarekin, 2023koan (39.574) baino %14 gehiago. José Luis Escrivá Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azpimarratu zuenez, lan-eskaintza publiko horrekin 5.000 plaza inguru sortuko omen dira (alten eta bajen arteko aldea kontuan izanda).
Errege lege-dekretuan jasotako eskaintzak 31.465 plaza aurreikusi ditu Estatuko administraziorako, 3.158 plaza Guardia Zibilerako, 2.857 plaza Polizia Nazionalerako eta 2.666 plaza Indar Armatuetarako. Plaza gehienak, 20.840, sarrera librekoak izango dira, eta gainerakoak, 10.624, barne-sustapenekoak, horixe baita funtzionario publikoen sustapenerako aukeratutako bideetako bat, Escrivák azaldu zuenez.
Ministroak balioan jarri zuen, halaber, plazen %10 baino gehiago, 3.147 guztira, desgaitasuna duten pertsonentzat gorde dituztela, eta horietatik 629 desgaitasun intelektuala dutenentzat, horiek izaten direlako enplegagarritasun-zailtasun handienak dituztenak. Halaber, deszentralizazio-prozesuaren baitan, 501 lanpostu berri gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat izango direla nabarmendu zuen.
Escrivák zehaztu zuenez, C1 eta C2 azpitaldeetako txanda irekiko 8.440 plaza herritarrei arreta emateko izango dira, eta justizia-administraziorako ere, txanda irekiko 2.520 plazako eskaintza historikoa egongo da. Sektore estrategikoei erreparatuz, politika publikoen analisiak eta kudeaketak 7.286 plaza hartuko ditu, enplegu gehien sortuko duen eremua; ondoren gizarte-kohesioa eta enplegu publikoa legoke (2.879), justiziaren erreforma integrala eta modernizazioa (2.525), eraldaketa digitala (1.804), azpiegitura eta ekosistema erresilienteak (1.386), espetxe-erakundeak (923), I+G (886), beste sektore batzuk (618) eta osasun publikoa eta INGESA (612).
Ministroak aitortu duenez, “aurtengoa trantsizio urtea izan da, oraindik ere lanabes oso zurrunekin lan egin behar izan dugulako”. Bere esanetan, datorren urterako eskaintza “oso handia, eta baita malguagoa ere” izatea espero omen du ministroak, planifikazioan eta hausnarketan oinarritutakoa, “non gauden, norantz joan nahi dugun eta zein profesionalekin” erabaki ostean.
Funtzionarioen Sindikatu Independenteak (CSIF) uko egin zion LEPari, birjarpen-tasari eusten diolako, enplegu garbiaren sorrera murrizten duelako eta epeak betetzea ez duela bermatzen argudiatuta.
CSIF-en ustez, plantillak berri-tzeko prozesua geldiarazten omen du, Estatuko Administrazioan enplegu garbiaren sorrera %6,10 murrizten duelakoan. Gainera, sindikatuaren ustez oso kontuan har-tzekoa omen da, “datozen zortzi urteetan plantillaren %60k erretiroa hartuko duela”.
Egoera horren aurrean, administrazio publikoei eragiten dien esparruko negoziazioa “berehala” hasteko aldarrikatu zuen CSIF-ek, 2025eko Aurrekontu Orokorrei begira, oraintsu eskatu dielako Ogasunak ministerioei datorren ekitaldirako kontuak egiten hasteko.
Queja sindical
SEPE
“Situación precaria”. El CSIF ha dirigido una queja a la vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, por la “precaria situación” de la plantilla del Servicio Público de Empleo Estatal (SEPE). En concreto, el sindicato indicó que el SEPE va a tener que afrontar la transición del subsidio por desempleo al Ingreso Mínimo Vital, con lo que los potenciales beneficiarios deberán pedir cita previa presencial en las oficinas del SEPE, lo que se suma a la situación actual de “desborde” de trabajo por la carencia de efectivos.