Lan Arloko Adinaren Kudeaketari buruzko jardunaldiaren baitan, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak bere sailak prestatutako gida berri bat aurkeztu zuen atzo Bilbon. Gida horrek enpresen eskura jartzen ditu “adina modu integralean kudeatzeko tresnak”, adin-tarte guztietan lan-berdintasuna “bermatzeko”.

Gidaren helburua, “gaitasun guztiak diskriminaziorik gabe integra-tzea” da, Mendiak azpimarratu zuenez, “Euskadin inor ez dagoelako soberan lan-merkatuan”. Bere sailean prestatutako AdinLan izeneko gidan jasota daude jada enpresen eskura dauden “tresna guztiak; aukera-berdintasuna bermatze aldera, adinagatik inor kanporatu gabe”.

Lehendakariordeak Lan Arloko Adinaren Kudeaketari buruzko Jardunaldiaren inaugurazioan parte hartu zuen; hitzordu horretan, lan-bizitza osoan zehar giza baliabide guztiak ongi aprobetxatzeak dakarren “erronka handia eta aukera ezin hobea” izan zuten hizpide, “gure gizarteak aurre egin beharko dien trantsizio handiei zuzentasunez eta bazterketarik gabe heldu ahal izateko”.

Bere esanetan, “belaunaldi ezberdinen arteko bizikidetza profesionala” ahalbidetzea da helburua, baita “elkarren artean, ezagutzaren eta trebetasunen transmisioa” lortzea ere; horrek, pertsonen kudeaketa eraginkor eta efizientea ahalbidetuko dielako enpresei, euren gaitasun guztiak aprobetxatuko dituena, lana galdu dutenak berreskuratuko dituena, eta bizitzan zehar egoki-tzeko aukera emango diena giza baliabiderik galdu gabe, ez baitago inor soberan bizitzako eta laneko etapen une bakar batean ere”.

Bere hitzaldian gogora ekarri zuenez, hainbat ikerketek argi nabarmentzen omen dute adinaren kudeaketa modu integralean egin behar dela, “zatika banatu eta mailakatu gabe, gazteentzako programa espezifikoak hobetuz, eta 45 edo 50 urtetik gorakoentzat beste batzuk sortuz”. Horregatik, adina bere osotasunean behar bezala kudeatzeko sortu da, hain zuzen ere, AdINLan- Kalitatezko Enplegua lortzeko Aukera Berdintasunerako Adina Kudea-tzeko Tresnen Gida.