- Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %0,4 jaitsi zen Euskadin urtarrilean aurreko hilaren aldean. Horren ondorioz, urte arteko %6ko mailan finkatu da. Estatu osoan, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) %0,4 jaitsi zen urtarrilean aurreko hilabetearekiko, urte arteko tasa %6,1era jaitsiz, abenduko tasa ( %6,5) baino lau hamarren beherago, argindarraren, elikagaien eta pakete turistikoen merkatzearen ondorioz.

Euskadiri erreparatuz, hileko jaitsierarik handiena Jantzietan eta Oinetakoetan gertatu zen, %-13,8. Halaber, jaitsierak izan zituzten Aisiak eta Kulturak (%-0,8), Sendagaiek (%-0,5), baita Hotelek, kafetegiek eta jatetxeek ere (%-0,5). Abenduarekin alderatuta igoerak jasan dituztenak hauek izan dira: Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%0,9), Alkoholdun edariak eta tabakoa (%1,1), Etxebizitza (%0,3), Etxeko hornidurak (%0,8), Garraioa (%2,0), Komunikazioak (%0,2) eta Bestelakoak (0,5); Irakaskuntzako salneurriak aldiz, ez ziren batere aldatu.

Urte arteko tasan prezioen igoerarik handiena jasan duen atala Etxebizitza izan da, %19koarekin. 2021eko urtarrilarekiko %10,6 garestitu den Garraioa dator ondoren. Horiez gain, Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak %5,0 igo dira, Edari alkoholdunak eta tabakoa %1,0, Jantziak eta Oinetakoak % 3,3, Etxeko hornidurak %4,2, Medikuntza %0,8, Aisia eta Kultura %0,9, Irakaskuntza %1,7, Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak %2,5, eta Bestelakoak %2,7.

Nabarmentzekoa da, Komunikazioen atala izan zela prezioak merkatu zituen bakarra, sei hamarren jaitsita.

Previsión. La Fundación de las Cajas de Ahorros (Funcas) prevé que la tasa de inflación subirá de nuevo en el Estado en febrero hasta el 7,1%, tras la ligera caída registrada en enero, y estima que de media anual se situará en el 4,6%, lo que supone casi un punto mas frente al 3,7% de su previsión anterior.