NAOS saria jaso du Eroskik laugarrenez
Ekilibria programa aurrendaria abiarazteagatik eman diote aitorpena
donostia - NAOS sariketako epaimahaiak beste behin Eroskiri eman dio saria enpresa ekimenik onenaren kategorian Ekilibria programarengatik. NAOSen XI. Estrategia Sariketa hau Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak bultzatzen du (AECOSAN), Osasun, Gizarte Zerbi-tzu eta Berdintasun Ministerioari atxikia dagoen erakundea, Osasun Kontsumo Idazkaritza Nagusiaren bitartez.
Aurtengoa laugarren aldia da aitorpena ematen diotena. Aurreko hiruak kontuan hartuta, NAOS aitorpen sari gehien bildu duen enpresa bihurtu da Eroski, denak ere enpresa ekimenik onenaren kategorian, elikadura osasungarriaren alde hartua duen konpromisoagatik. Hori dela eta, dekalogo bat osatu du bizi kalitatea eta kontsumo iraunkorra hobetzen laguntzeko asmoarekin.
“Gure bokazioa soziala da, kooperatiba garen aldetik, gizarte iraunkorrago baten alde egitea eta osasun eta ongizate kota handiagoak sustatzea. Gizarte sanoago baten alde egin nahi dugu, elikadura orekatsuagoa eta ohitura osasungarriagoak bultzatuz. Ezagupen honek berretsi egiten du gure ekarpenaren balioa, eta animatu egiten gaitu lanean jarraitzera”, esan du Eroskiren Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoa.
NAOS aipamen gehien 2008an Eroskik NAOS saria jaso zuen lehen aldiz, Eroski Zurekin nutrizio eta ongizate programarengatik. Marka propioko produktuen nutrizio kalitatea eta etiketa hobetu zen eta, kontsumi-tzailea hezteko eta informatzeko jarduerak martxan ipini ez ezik, haur gizentasunari aurrea hartzeko kanpaina egin ziren.
2011n hartu zuen bigarren aitorpena, gatz kopurua murrizteko proiektuaren harira. Ekimen horren bitartez, Eroskik marka propioko produktuetatik gatzaren %20-%30 ken-tzea lortu zuen.
Handik hiru urtetara beste aitorpen bat jaso zuen, elikadura orekatuaren aldeko konpromisoen programarekin. Nutrizio aldetik hobetutako produktuen sailari eman zioten saria: Eroski Sannia. Produktu horiek dezente gutxituta dituzte gatz, azukre eta gantz kopuruak eta, gainera, informazio kanpainak egin ditu kooperatibak.
Aldi honetan, berriz, Ekilibria saritu dute; programa aurrendaria da Espainian, informazioaren teknologia berriak erabiltzen baititu diagnostiko pertsonalak egiteko Eroskiren Bezero Bazkideen erosketa ohituretan oinarrituta. Programa horrek, gainera, nutrizio kalkulagailu bat dakar norbere gorputz masaren indizea jakiteko, baita beste adierazle batzuk ere, kontsumitzailearen nutrizio egoeraren gainean balorazio osoago bat izateko. Horrez gain, errezeta osasungarri sorta zabal bat dakar programak eta elikaduraren gaineko kontsultategi bat non Eroskiren nutrizionista taldeak aholkuak eta argibideak ematen dituen. - N.G.
Más en Economía
-
El Gobierno español asegura que pondrá "todas las energías" para un acuerdo sobre los Presupuestos de 2026
-
Bruselas trabaja para cerrar acuerdo formal sobre aranceles con EEUU y suspenderá seis meses sus represalias
-
Imponen una multa de 847.000 euros a Glovo por emplear en Sevilla a extranjeros sin permiso de trabajo
-
Estas son las consecuencias de mentir en el currículum, según un abogado laboralista