DONOSTIA. 35 urteko langile bat larriki zauritu da gaur lan-istripu batean Oñatiko enpresa batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Istripua 16.20etan izan da, Oñatiko Torreauzo auzoko lantegi batean. Bertan, langile batek ezbehar bat izan du eta hanka batean zauri larriak eragin dizkio.
Osakidetzak anbulantzia bat eta helikoptero bat mobilizatu ditu eta azkenean Donostiako Ospitalera eraman dute.