Kabi 612 Bizkaiko enpresa berritzaileentzako inkubagailuak ia 9 milioi euroko fakturazioa lortu du
Imanol Pradales diputatuak datu horiek eskaini ditu Energia eta Ekintzailetza Jardunaldian
BILBO. Imanol Pradales Bizkaiko Aldundia Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak datu horiek eskaini ditu astearte honetan, Repsol Fundazioak, Repsolek eta Beazek sustatuta Kabi 612an bertan egiten ari den Energia eta Ekintzailetza II. Jardunaldiaren inaugurazio ekitaldian.
Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak sortutako inkubagailu hau bio, mikro eta nano teknologien sektorean, teknologia garbietan eta manufaktura aurreratuen sektorean dago espezializatuta. Eraikinak %83,87ko okupazioa zuen joan den apirilean, eta bioteknologiako bederatzi enpresa, mikroteknologiako lau, manufaktura aurreratuko lau eta 'cleantech' edo energia garbietako bat jasotzen zituen.
"Bizkaian dauden enpresak sortzeko eta berrikuntzako prozesuak bultzatzea da zentroaren helburua, era horretako inkubagailu bat proiektu horiek azkartzeko tresna egokia dela konbentzituta, negozio berritzaileen aukerak, ekonomi jarduera eta enplegua sortzeko ahalmena dutenak, sortzeko eta hazteko osagai bakarrak elkarren artean lotuz", azaldu du Pradalesek.
Sustatzaileek eta 'star-up' delakoek euren proiektuen arrakastarako euskarri bezala finkatutako enpresekiko eta berrikuntza proiektuekiko zuzeneko solaskide bat izateko ekosistema bat gauzatzea bilatzen du Kabi 612k. Zeregin horretarako, bere erabiltzaileei eskaintzen dizkie bideragarritasun planak eta prototipoak, zerbitzu zientifikoak eta aholkularitza teknikoa. Halaber, laguntza eskaintzen die finantzaketaren bilaketan, transferentzia teknologikoan, coaching/mentoring, zabalkunde eta networking-ean eta trebakuntza espezializatuan.
Gainera, erakunde ofizialen, enpresa sektorearen, prestakuntza erakundeen, Lanbide Heziketako zentro sarearen, hornitzaile estrategikoen, adituen, inbertsiogileen eta zientzia eta teknologiaren arloetako eragileen arteko itunak sortu eta sortzeko lan egiten du.
ERAIKINA
Hori guztia lortzeko, Kabi 612k 6.000 metro koadro baino gehiago ditu, bi solairutan banatuta. Beheko solairuan, banakako 11 moduluz gain, manufaktura aurreratuko jarduerak egiteko prestatuta dauden lantegiak eskaintzen ditu. Lehen solairuan, berriz, banakako 18 modulu eta bio, mikro eta nanoteknologiarekin zerikusia duten jarduerak egiteko prestatutako laborategiak biltzen dituen 200 metro koadro baino gehiagoko azalera dauka.
Más en Economía
-
Tubos Reunidos cierra el primer semestre con unas pérdidas de 28,4 millones, por el impacto de la política arancelaria
-
El sector europeo del automóvil, aliviado tras el acuerdo comercial entre EE.UU. y la UE
-
El euríbor volverá a caer en julio: así afectará a las hipotecas
-
Cómo calcular tu pensión de jubilación: la Seguridad Social habilita una web para consultarlo