Donostiako Udalak hiriko 22 parke ezberdinetan jolasak eskeiniko ditu urriaren 6tik 24ra. Parketarrak proiektuaren barnean, Zabu Zibu eta Txirrintxon jokuak antolatu ditu haurrek kalean euskaraz jolastu dezaten. Egitasmo hau egiten duten hirugarren aldia izango da urrikoa, martxoan eta maiatzean ere ospatu baitzen. Bigarren aldian arrakasta handia izan zuen programak, 982 haur eta 230 guraso elkartzea lortu baitzuten.

Jolasak datorren astelehenean hasiko dira, Altza, Morlans, Bidebieta, eta Añorgako auzoetan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Jolasgune bakoitzean bi dinamizatzaile izango dituzte haurrek, eta musikarekin lagunduak izango dira uneoro.

Bi programa

Egitaraua bi saio ezberdinetan dago antolatuta, haurren jolas izenez deituak direnak: Zabu-zibu eta Txirrintxon, lehenengoa 3-5 urte bitarteko ume eta bere arduradunentzat, eta bigarrena 6-9 urte bitarteko haur eta arduradunentzat.

Jolasen auzoak

Guztira, Donostiako 19 auzoetan izango dira jokuak, 22 parkeetan zehazki. Hurrengo hauek izango dira jolasguneak izango dituzten auzoak: Aiete, Herrera, Altza-Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, amara-Rafael Ruiz Balerdi pl, Gros-Nafarroa Behera pl, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra Zuloaga pl, Txomiñenea eta Zubieta.