Donostiako 22 parkeetan jolasak egongo dira urriaren 6tik 24ra
Parketarrak ekimenaren barruan, Udalak jokuak antolatu ditu hiriko jolasguneetan haurrek euskeraz hitz egitea sustatzeko asmoz
Donostiako Udalak hiriko 22 parke ezberdinetan jolasak eskeiniko ditu urriaren 6tik 24ra. Parketarrak proiektuaren barnean, Zabu Zibu eta Txirrintxon jokuak antolatu ditu haurrek kalean euskaraz jolastu dezaten. Egitasmo hau egiten duten hirugarren aldia izango da urrikoa, martxoan eta maiatzean ere ospatu baitzen. Bigarren aldian arrakasta handia izan zuen programak, 982 haur eta 230 guraso elkartzea lortu baitzuten.
Jolasak datorren astelehenean hasiko dira, Altza, Morlans, Bidebieta, eta Añorgako auzoetan, arratsaldeko bostetatik aurrera. Jolasgune bakoitzean bi dinamizatzaile izango dituzte haurrek, eta musikarekin lagunduak izango dira uneoro.
Bi programa
Egitaraua bi saio ezberdinetan dago antolatuta, haurren jolas izenez deituak direnak: Zabu-zibu eta Txirrintxon, lehenengoa 3-5 urte bitarteko ume eta bere arduradunentzat, eta bigarrena 6-9 urte bitarteko haur eta arduradunentzat.
Jolasen auzoak
Guztira, Donostiako 19 auzoetan izango dira jokuak, 22 parkeetan zehazki. Hurrengo hauek izango dira jolasguneak izango dituzten auzoak: Aiete, Herrera, Altza-Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, amara-Rafael Ruiz Balerdi pl, Gros-Nafarroa Behera pl, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra Zuloaga pl, Txomiñenea eta Zubieta.
Temas
Más en Donostia
-
El PSE-EE de Arrasate exige medidas tras los "ataques" a la Policía Municipal
-
La gala anual del Instituto del Pintxo de Donostia, en imágenes
-
La ZRE de servicio de taxis funcionará las 24 horas el día de San Sebastián
-
Las emisiones de CO2 bajan en Donostia a 4,27 Tn por persona, un 42% procedentes del tráfico