Donostiako Portuan gaur ospatutako abordaiean festa giro bikaina izan da . Bi urteren ondoren hiriko zein ondoko herrietako gazte kuadrilek aukera izan dute kaiako arrapala jeitsi eta beraiek sortutako ontziekin, Kontxako itsasertzera iristeko. 

Ospakizun handia hasi baino lehen, 800 gazte inguruk sabela bete dituzte, hondartzarako bidean indarrik gabe ez gelditzeko. Horretarako piraten txefak paella erraldoi ugari prestatu ditu.

Gutxinaka kaiako malda eta inguruak jendez betetzen hasi dira, piraten kanta entzuten zen bitartean. Lehenengo gazteak ordu erdi falta zirenean gerturatu dira maldara, goizean utzitako ontziak aurkitzeko toki hoberena lortzeko asmoz.

1.000 gazte inguruk parte hartu dute abordaian. Arnaitz Rubio

 Lagun talde batzuk garuna estutu dute ontzirik iraunkorrena egiteko, horretarako egur zatiak, bambuzko makilak eta plastikozko aire poltsak erabili dituzte. 

Beste askok lan gutxiago eskaini diete beraien itsasontziei ,pare bat egur xafla soka batekin batuz. “Xatorra” batailatu duten barkuko Pablo, Eñaut, Ander eta Markelek argi zuten beraien helburua: “Ontzia ez da oso gogorra, besteen barkuak ondoratzera gatoz” Azkenik, plana inprobisatu dutenak plastikozko flotadoreekin gerturatu dira portura. 

Ordulariak arratsaldeko bostak jo dituenean, Euskal Herriko Bilgune Feministako ordezakariek suziria piztu dute eta festako antolatzaileak, pankarta igotzeaz arduratu dira. Orduan 1.000 lagun inguru kaiako malda jaisten hasi eta uretan pulunpatu dira. 

Gutxi batzuk lortzen zuten zutik jartzea. Arnaitz Rubio

Gazteak ur gainean zebiltzan bitartean, lagunak eta gurasoak kaiako nasan eta espigoiean ziren ospakizuna ikusten, lehendik tokia hartu ez zutenek zail izan dute festa ikustea, jendetzaren artean zirrikiturik ez zegoelako. 

Ikusleek erritmo geldoan Kontxako bidea hartu dute. Gurasoak pozik ikusi dituzte beraien seme-alabak blai eginda. Naiara donostiarrak, Markel bere semea ilusio handiz itxaron zuen helmugan: “ Lehenengo aldia da semea Abordaiean ateratzen dela, hemen gaude hainbeste jenderen artean ezin izan dugulako ikusi”. Gurutzek bestalde bere iloba Ohian Kontxako barandilan jarrita itxaron zuen. 

Giro handia egon da Donostiako portuan. Arnaitz Rubio

Pankarta igo eta ordu erdi ondoren hasi dira lehen lagun-taldeak donostiako hondartza handia konkistatzen. Esfortzua handia izan da, iritsi ziren lehenak leher eginda zeuden, neke aurpegi handiarekin. 

Ur Kirolak arraun taldeko kirolari gazteak izan dira iristen lehenak. Behin helmugara iritsita han ziren Markel, Hodei, Iker, Ohian eta Nico ikurriña eskuan eta taldeko jantzia soinean zutela. Nahiz eta arraunlariak itsaso askoz ere bizietan ibiliak diren, abordaiean momentu zailak ere izan dira: “Hasiera gogorrena izan da, arraunik ez genuenez egur zatiak erabili ditugu ez hondoratzeko”. 

Baziren ez hain azkarrak zirenak ere, baina parte-hartzaile guztiak iritsi dira helmugara. Ondoratu gabeko flotadoreak gazteen eskutan ziren, zulo handiekin. Ur-gainean gelditzen zen edozein zabor antotalatzaileek baztertu dute, itsasoan geratu ez zedin. 

Gazteak Kontxako arrapala igotzen hasi diren bitartean, Donostiako badia husten hasi da. Nerea, Leire eta Enarak bi ordu behar izan dituzte itsasertzera iristeko, Beraien ontziak “aguantatu” zedin “esperantza gutxi”zituzten baina donostiarren ustez “dena ondo” atera zen. Ur Kirolak-eko mutilen antzera, zailena hasiera izan da neskentzat: “Ontzia aurkitzea ez da erraza izan, gainera ondokoak bultzaka genituen”.  

Kuadrila bakoitzak goizean utzitako barkua bilatzen saiatu dira, batzuk lortu dute beste batzuk ez. Arnaitz Rubio

Abordaia ezustekorik gabe ospatu da, gainera edozeinek arazoren bat izango balu, han ziren DYAko sendagileak laguntzeko. Mariví Martínez, osasun-zerbitzuetako boluntarioak hau dio: “Festa oso lasaia izan da eta gehien bat zauriak sendatu behar izan ditugu, askok arroken kontra jo dutelako”.  

Neska-mutilak irrikitan ziren portuko uretan sartzeko, bi urteko atsedenaldiaren ondoren Donostiako badia egurrezko eta plastikozko ontziez bete da berriz ere. Uretan sartu diren 1.000 gazte inguruk ez dute atzoko eguna ahaztuko eta gogo handiz itxarongo dute hurrengo urteko Aste Nagusia. Baina horretarako 365 egun itxaron beharko dira.