Síguenos en redes sociales:

ecos

Usurbil: "Besarkada" artelana, Urbilen ikusgai

Usurbil: "Besarkada" artelana, Urbilen ikusgai

Urbil merkataritza-guneak Donostiako Paul Lataburu diseinatzaile grafiko eta artistaren horma-irudi berria estreinatu du. Besarkada izena duen artelanak 230 metro koadroko azalera du eta Usurbilgo merkataritza-gunearen sarrera nagusiaren ataripean dago kokatuta, bertara hurbiltzen diren bezeroei ongi-etorria emanez. "Niretzat oso gauza handia da. Oso harro nago nire artea hain formatu ezberdinean islatzeaz eta Urbilek bere espazioan sortzaile izateko aukera emateaz", azaldu du Lataburuk.

Sormen lanak sinbolizatzen duenaren inguruan, artistak bi kon-tzeptu islatu nahi dituela argitu du: batetik, natura, izan ere, Urbil, ingurune natural ederrean kokatuta baitago, Andatza, Mendizorrotz eta Oria ibaiaren artean; eta, bestetik, kultura eta zentzumenen bilgune izateko Urbilek duen izaera.

Horma-irudia egiteko hamar egun aritu da lanean Lataburu, egunean zortzi orduz eta, guztira, 140 kilo pintura erabili ditu, denboran zehar margolanak bere argitasuna eta kolorea mantendu ditzan. Bestalde, Collision Proyect proiektuaren baitan dago obra, artistak eta ameslariak biltzen dituen plataforma, alegia.

Datozen hilabeteotan Urbilen martxan jarriko diren beste zenbait ekimenetatik lehena izan da hau: "Garrantzitsua da tokiko kultura eta talentua ikusaraztea; horregatik, aspalditik dugu proiektu iraunkorrak, kulturalak eta inguruko eragileekin lotutakoak sustatzeko erakusleiho bihurtzeko konpromiso irmoa, eta balio hauek Urbilen DNAren zati dira", baieztatu du Leyre Lobato merkataritza-guneko gerenteak.