- Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako Nik Hondartzak aplikazioaren osagarri izango da webgunean eskaintzen den informazioa, Marisol Garmendia Espazio Publikorako zinegotziaren esanetan.
Esteka baten bidez, lau kamerek jasotako zuzeneko irudiak ikusiko dira (bi Kontxan eta bana Ondarretan eta Zurriolan). Momentuan dagoen okupazio maila eta hurrengo bi orduetarako aurreikuspena ere eskaintzen dute, semaforoaren koloreek langunduta. Kontxan itsasgoran ez dela sartu behar ere gogoratzen dute.
Bestelako informazioa ere eskain-tzen du atal berriak, hondartza bakoitzari buruzko xehetasunak, esaterako: uraren tenperatura, itsasaldien ordutegiak, erabilgarri dauden zerbitzuak eta zein koloreko bandera dagoen ere bai, besteak beste.
Hondartzen edukiera gomendatutako distantziaren eta hondartza bakoitzaren azaleraren arabera ezarri dute, baita itsasbehera eta itsasgoraren arabera ere. “Baliabide teknikoak eta giza baliabideak jarri ditugu, Udaleko webgunean eta aplikazioan, hondartzetan... Orain gutako bakoitzari dagokigu erantzukizunez eta zuhurtziaz jokatzea”, esan zuen Garmendiak.
Berez hondartzen denboraldia uztailaren 1ean abiatuko da, baina ekainaren 15etik sorosleak lanean ari dira Donostian, baita sarbideak kontrolatzeko hondartzainak ere.