donostia - Jon Insasuti Kultura zinegotzia izan zen atzo goizean Paseo Berrian garabiaren zati guztiak helikopteroak irlara nola eramaten zituen ikusten.

Atzoko operazioarekin fase berri bati ekingo diola artelanak esan zuen Insaustik: “Orain arte Cristina Iglesiasen lana proiektuetan ikusi dugu, irudietan eta maketetan; baina orain obra zibila hasi da, ikusgarriagoa da, fase berria da”.

Iglesias bera gaur Santa Klara uhartean izango da Eneko Goia alkatearekin batera itsasargiaren ingurua ikusten. Atzo eramandako garabia muntatzeko lanek jarraituko dute bitartean han bertan gaurko egunean zehar eta astelehenean hasiko dira eraikina hustutzen.

“imaginarioan” Hustutzea bera hiru hilabeteotan bukatzea espero dute (hori da proiektuan aurreikusitako epea), baina ondoren eraikinaren egokitzapeneko lanak egin beharko dituzte eta horiek beste zazpi hilabetez luzatuko dira. Eibarko Alfa Arten eraiki-tzen ari diren brontzezko artelana bera irlara eraman eta itsasargiko etxearen hondoan txertatu ere egin behar dute, baita ur sistema edo zirkuitua sortu ere (urez bete eta hustu egingo da, itsasaldiak islatzeko). Hala, datorren urteko udazkenerako guztia bukatuta eta artelana ikusgai egotea espero dutela esan zuen Jon Insaustik.

“Donostiarron imaginarioan sartuko da Cristina Iglesiasen artelana, Donostiako kostaldean dauden Chillida, Oteiza eta Basterretxearen obrekin batera”, gaineratu zuen Kultura zinegotziak.

Naturan eta ingurugiroan eragin txikiena izango zuen aukera bila-tzen ari zirelako egin zutela helikopteroaren aukeraren alde esan zuen berriz ere Insaustik. - A.Z.