Donostia - Aste Nagusia amaitzear dago Donostian. Aste luzearen ondoren gaur gauean amaituko dira Sagueseko kontzertuak eta taula gainera igoko den azken gonbidatua Macaco izango da. Estiloen fusioa oinarri, 2000ko hamarkadaren hasieran Bartzelonako kaleetan loratzen hasi zen.
Eszena independente hartatik sortuta, sari ugari jaso izan ditu Macacok, bere estatusa irmotzen dutenak, musikan hamabost urtez jardun ondoren arrakastaren eta sinesgarritasunaren arteko oreka lortuz. Bere bizi-filosofiak eszenatokiaren barruan eta kanpoan, sozialki aktiboa eta kausa ugarirekin konprometitua izatera eraman du Macaco.
Bi urte daramatza bere album berriaren grabazioan murgilduta: herrialde desberdinetako koproduktoreekin eta putzuaren bi aldeetako erregistro desberdinetako artisten kolaborazio harrigarriekin eraikitako proiektu bat da. Lan horrek datorren maia-tzean ikusiko du argia eta horren aurretik, gaur gauean orain arteko lanen errepasoa egingo du Grosen, baita lan berriaren zirrikituren bat aurkeztu ere.
Bestalde, Flamenkan ere azken kontzertuak izango dira gaur (nahiz eta Piraten programazioa bihar arte luzatuko den). Liher eta The Baboon Show taldeak arituko dira 23.05etik aurrera Flamenkako gune nagusian. Trinitate plazan, berriz, jai mexikarra izango dute afari musikatuen ondoren.- N.G.