DONOSTIA. Festetako zinegotzi Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, "40.000 pertsona inguru izan ziren haur danborrada ikusten joan den igandean, hilak 20. Iaz garaiezinak ziruditen kopuruak, aurten, igandearekin egokitu Alfonso Gurpeguik adierazi duenez, "urtarrilaren 20an euria egin zuen, baina pixka bat eta ikuskizun koloretsu, adeitsu eta zalapartatsua eskaini zuen haur danborradak. 5.088 neska-mutil egunerako jantzita, festari beraien poza emanez, erdiguneko kaleetan zehar ikusi ahal izan genituen.
Alfonso Gurpeguik beste datu hauek ere nabarmendu ditu: " Konstituzio plaza festaz gose zegoen jendetzaz bete zen. Ekitaldian, hiriko auzo guztietako danborradetako 112 ordezkarik hartu zuten parte eta Ikurriña igoera Real Sociedadeko Liga Genuinus-en parte hartzen duen taldeak egin zuen, ekitaldiari bereizketarik gabe guztien partehartzea bultzatuz. Ekitaldiaren forma berria, 8 abestiz osatua eta partaideen eszenatokira sarrera/irteerak Sarriegiren doinuez egitea, arrakastatsua eta errepikatzeko modukoa."
Bandera jaisteko ekitaldian, 6.500 pertsona inguru bildu ziren Konstituzio plazan, eta auzoetako danborradetako 87 pertsonek parte hartu zuten. 2019ko Urrezko Danborra, Rosa Garciak ikurrina jaitsiera egin zuen eta alkateak hiriko bandera jaisten amaiera eman zuen urteko jai-egun luzeenari.
Alfonso Gurpegui zinegotziak adierazi duenez, "hilaren 20an eta aurreko egunetan ospatutako ekitaldiak borobilak izan dira dudarik gabe: ekitaldi guztiak puntualtasun britaniarrarekin garatu dira eta danborraden irteerei dagokienez inongo gertaerarik gabe gauzatu dira."