Hondartzetan bizikletentzako 180 aparkaleku jarri dituzte
Txatarrarako edo egoera kaskarrean dauden ibilgailuak kentzen ari da Udala
donostia - Bizikletentzako aparkaleku gehigarriak jarri ditu Udalak hiru hondartzetako inguruetan uda dela eta. Zehazki, 180 plaza gehiago sortu dituzte horrela: 117 Zurriolan (kai-muturrean eta Kursaalean), 36 Kontxan (Mirafloreseko Markesaren kalean) eta 27 Ondarretan (tunelaren ondoan).
“Aparkaleku ibiltari hauek ordu batzuetan erabiltzeko pentsatuak daude. Honela bizikleten pilaketa ekidingo da”, aipatu du Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak. Ekainaren 15etik erabilgarri daude eta uztailaren hasieran gehiago jarri zituzten Grosen.
Bestalde, eta 2017ko udan egindako ikerketari esker, Udalak aparkaleku finkoen kopurua gehitu egin du hondartzetan, eta guztira 110 plaza gehiago daude orain. Horrela, Kontxan, Zubieta plazan, 64 plaza hartuko dituen aparkalekua jarri dute eta Zurriola hondartzaren inguruan beste 46 aparkaleku.
Uztailean zehar, Udala Amara, Antiguo, Egia, Gros eta Erdialdeko aparkalekuetan txatarrarako edo egoera kaskarrean dauden bizikleten markatze eta kentze lanetan ari da. Ekainaren bigarren hamabostaldian egoera horretan zeuden 60 bizikleta kendu zituzten aparkalekuetatik, erabiltzaileek haien ibilgailuak uzteko leku gehiago izan dezaten. - N.G.
Más en Donostia
-
Fermin Muguruza anuncia los horarios de su fiesta en Anoeta
-
Los cursos deportivos de Kirol Ekintzak ofrecerán 1.210 plazas durante el verano en Donostia
-
La Asociación de Vecinos de Ulia, inmersa en la celebración de su 50 aniversario
-
Donostia, primera capital de la CAV declarada zona tensionada para paliar un problema de vivienda que empeora