donostia - Gipuzkoako Ostalari-tza Elkarteko lehendakariak, Mikel Ubarretxenak, adierazi zuenez, Donostiako taberna eta jatetxeetan asko dira kanpotik etorri eta lanean ari direnak baina euskara erabiltzeko edo, behintzat, oinarrizko harreman bat edukitzeko gai direnak ere geroz eta gehiago dira.

Hauei zuzendu zitzaien Donostiako alkateak, Eneko Goiak, egindako ahaleginak eskertu nahian. “Esfor-tzu izugarria egiten ari dira kanpotik etorritakoak bezeroekin euskaraz erlazionatzeko eta, dudarik gabe, eskertu behar zaie egindako lana”.

tabernak Ubarretxenak azaldu zuenez, gaur egun Donostian 1.300 taberna daude eta horietako 266 atxikitu dira Merkataritzan eta Ostalaritzan ere Euskaraz egitasmora. Nahiz eta kopurua oso nabarmena ez izan, Ubarretxenaren hitzetan taberna eta jatetxetan euskararekiko dagoen konpromezua geroz eta sendoagoa da eta erabilera ere handitzen doa.

San Sebastian SShopeko zuzendaria den Lourdes Lázarok adierazi zuen saltokietan egitasmoak ere oso harrera ona izan duela, euskararen erabilera bermatzea kalitatezko zerbitzua ematen delaren seinale baita. - A.L.