donostia - Zer egingo duzu ekainaren 14tik aurrera?
-Uztailera arte egun batzuk lasai hartuko ditut eta uztailaren 1ean Osakidetzan hasiko naiz. Bi hilabeteko formazioa jasoko dut eta irailaren 1ean hasiko naiz nire postuan lanean. Denbora izanda, urte hauetan albo batean utzi ditudan hainbat gauza errekuperatuko ditut.
Alkatetza eta udal politika horrelakoa izango zela espero zenuen?
-Dezepzio sentsazio bat badaukat. Zergatik onartu behar dugu pertsonak iraindu daitezkeela, gaizki jokatu daitekeela, gezurra erabili daitekeela? Zergatik onartu behar ditugu jarrera horiek normalak balira bezala politikan? Ni ez nago prest. Lehenengo pertsonan bizi izan dut eta ez dut hori onartzen. Etorkizuneko politika garbi daukat zintzotasunean eta koherentzian oinarritu behar dela. Eta orain hori ez dago.
Lau urte hauen ondoren, politikari bihurtu zara?
-Ez. Hitz hori itsusia bezala ikusten da, baina ni beti izan naiz politikoa, herritarra berez politikaria da konprometitzen bada aktibismo batekin. Beti egon naiz konprometituta. Eta orain ez dut politika uzten, postu bat bakarrik uzten dut, jarraituko dut politika egiten.
Gogorra izan al da alkate izatea?
-Momentu onekin gelditzen naiz, asko izan direlako, asko. Jendearen gertutasuna sentitu, lantaldean ikustea gauzak ateratzen direla, nahiz eta batzuetan zaila izan... Baina egia da gogorra ere izan dela, egin dute gogorra izatea, zati handi bat izan da batzuek nahi izan dutelako, egunero gainera. Bestela ere guk geurea eta oposizioak berea egingo zukeen berdin-berdin, baina inor zigortu gabe.
Eguneroko lana ere gogorra izan al da?
-Bai, bai. Alkatetza ez da osasun-tsua. Lana 24 orduz, astean zazpi egunetan, opor gutxi eta ohitura osasuntsuak alde batera utzi beharra, denborarik ez kirola egiteko, otordu normalak egiteko... Bizi kalitatea ez da onena alkate izanda.
Udaletxean lagunak egin al dituzu?
-Bai. Momentu onak ere badaude. Politikan joko zikin asko eta inten-tzio txarreko jarrerak eta pertsonak ere badaudela esan dut, baina pertsona onak dira nagusi munduan, eta pertsona on asko ezagu-tzeko aukera izan dut lau urte hauetan, bestela ezagutuko ez nukeena.
Oposizioko alderdien artean ere bai?
-Bai. Pertsona bakoitza nolakoa den ez du definitzen zinegotzia izan edo ez.
Errazagoa izan al da haiekin aurrez aurreko erlazioa?
-Bai. Baina ez da zintzo jokatzea tratu normal bat izatea arlo pribatuan eta gero beste gauza batzuk eszenifikatzea herriaren aurrean.
Komunikabideekin zer moduzko harremana izan duzu?
-Komunikabideek batzuetan beste interes batzuk dituzte komunikazioaz haratago.
Gomendiorik eman al diozu Eneko Goiari?
-Publikoki eta pribatuan ere esan nion hitz egingo genuela gai zeha-tzei buruz eta edozein gauzarekin laguntzeko prest nagoela. Eta eskatu denen interesen alde egiteko eskatu diot, eta batzuetan ez da erraza, batzuek pisu handia dutelako. Herriarekin gobernatzeko ere eskatu nion eta entzuteko herritarrei.
Alkate ona izango dela uste duzu?
-Espero dut, desiatzen diot. Errespetatzen baditu bi irizpide horiek, alkate ona izatea nahiko nuke.
Eta zu, alkate ona izan zarela uste duzu?
-Saiatu naiz, saiatu naiz. Askotan esan dut aitonak esaten zidana: zauden lekuan zaudela, saiatu zaitez ondoen egiten. Eman dut eman nezakeen guztia. Badakit akatsak izan direla, barkatu beharko dizkidate, baina benetan saiatu naiz herritar guztien alkate izaten eta zintzotasunez eta koherentziaz lan egiten.
Zeintzuk izan dira lau urte hauetan momenturik onenak eta txarrenak?
-Txarrena joko zikin hori izan da, horrek ekarri dizkit momentu txarrenak, egunero. Eta momentu gogorrak noski egon direla, uholdeak, esate baterako, baina onak ere pila bat izan dira. Adibidez kaletik joan eta jendea gerturatzea gauzak komentatzeko, arazo bat azaltzeko edo zoriontzeko. Eta alkate izateak aukera eman dit niretzat erreferente ziren pertsona batzuk ezagutzeko: Pepe Mujikarekin bazkaltzea eta zortzi orduz hitz egiten aritzea edo Eduardo Galeanorekin gosari luze bat egitea... hori hor geratuko da. Pribilegio bat izan da. Gu pribilegioen kontra gaude, baina horiek biho-tzean geldituko dira.