donostia - Ibaeta Abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur arratsaldean San Vicente elizan, 19.00etako mezaren ondoren (20.15ean edo). Pakean Gabonak diska argitaratu dute eta bertan jasotako gabon kantak abestuko dituzte gaurko saioan, egun hauetan eskainiko duten azkena.

Bestalde, astelehenean beste kontzertu bat egongo da Santa Marian. Amaia Arberas sopranoa arituko da 20.00etan, Ana Belén Garcíarekin (organo eta piano-jotzailea) eta Rubén Ramadarekin (bajo baritonoa). Caritasen alde dirua biltzeko emanaldia izango da. - N.G.