donostia - Saretuz sareak antolatuta kontsumo arduratsuaren hirugarren jardunaldiak ospatzen ari dira Cristina Enean. Atzo arratsaldean hasi ziren topaketak eta gaur jarraituko dute egun osoan zehar.
Atzo Brasildik etorritako Thais Silvak bere herrian kontsumo ardura-tsua bultzatzeko egiten dituzten ekimenen berri eman zuen. Gaur, berriz, Ekologistak Martxan taldeko Anxela Iglesiasek egiten diren ekimenak komunikatu beharraz hitz egingo du, gizartera gerturatzeko. Tailer bat ere antolatu dute hitzaldiaren ondoren. Gainera, elkarlan esperientziak azalduko dituzte, haurrak zaintzeko antolatu diren gurasoena, esaterako. Donostiako Piratak ere gonbidatu dituzte jai giroan jarrera arduratsua lantzeko.
Jardunaldiekin amaitzeko an-tzerki saio bat prestatu dute arratsalderako Kortxoenea Gaztetxean, Donde no hay mata no hay patata izenburupean.
Donostiako Udalak jardunaldiekin bat egin du eta kontsumo arduratsuaren garrantzia nabarmendu zuen atzo Jon Albizu zinegotziak. - A.Z.