Síguenos en redes sociales:

Bost kontinenteetako erraldoiak hemen dira

Bost kontinenteetako erraldoiak hemen diraArgazkia: R. Plaza

11 kolore. Unescoren Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna dela eta, EH 11 Kolore ekimenak eta Donostiako Piratek Burubeltz konpartsaren bost erraldoiak aurkeztu zituzten atzo. Bost kontinenteak irudikatzen dituzten erraldoiek Donostiako Alde Zaharrean zehar ibili ziren eta hilaren 31n kultur aniztasunaren aldeko 11 Danbor Martxa animatuko dute haien irudi koloretsuarekin. Atzoko kalejirarekin datorren asteko mobilizazioan parte hartzea sustatu nahi zuen EH 11 Kolore ekimenak.