Síguenos en redes sociales:

Zubieta eta Lasarte-Oria arteko bidegorri zatia zabaldu dute

Martuteneko proiektua ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera eskatu dio PPk udal Gobernuari

Zubieta eta Lasarte-Oria arteko bidegorri zatia zabaldu duteArgazkia: N.G.

donostia - Zubieta eta Lasarte-Oria arteko bidegorri berria zabaldu dute jada. Orain arte existitzen ziren bi bidegorri zati lotzen ditu bide berriak. "Donostiako Udalak bizikletan ibiltzeko bide seguruak egitearen aldeko apustua egiten jarraituko du. Eta mugikortasun politika iraunkorrean sakonduko duen bidegorri sarea hedatzeko ahaleginari eutsiko dio", azaldu zuen atzo Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak. Haren iritziz, bizikletaren erabilerak argi uzten du bidegorriak estrategikoak direla.

martutene Bestalde, udal Gobernuak onartu du jada 540.000 euro bideratzea Loiola eta Martutene artean egingo den bidegorria eraiki-tzera. Ildo horretan, PPko zinegotzi Iñigo Arcauzek salatu zuen atzo oposizioko taldeek eta Mugikortasun Ba-tzordeak ez dutela proiektua ezagu-tzen eta ekarpenak egin nahi dituztela lanak hasi baino lehen.

Arcauzen iritziz, arriskutsua izan daiteke bidegorria errepidearen alde batean egokitzea eta desegokia autobus gidarientzat, horregatik eskatu zion Albizuri proiektua Dbusekin ere eztabaidatzea. Amara Berriko bidegorri berrian kritikak izan direla gogoratu zuen eta orain antzeko arazoak ekiditeko aukera daukala esan zuen Martuteneko proiektua gainerako talde eta eragileekin aldez aurretik eztabaidatuz. - A.Z.