Donostia. Hondartza departamenduak iazko udan esleitu gabe gelditu ziren toldoak banatzeko prozesua abiatu du: zozketa baten bidez banatuko ditu eta bertan izena emateko epea hilaren 19an amaituko da.

Zehazki, Ondarretako toldoak, itzalkinak eta karpak eta Zurriolako toldoak zozkatuko dituzte. Izan ere, Kontxan iaz osatu zen zerrendarekin guztiak beteko direla aurreikusi du Udalak.

Eskaera egiteko 200 euroko fian-tza ordaindu beharko dute interesa dutenek, iazko arazoak ekiditeko (toldoa tokatzen ez bada, dirua itzuliko du Udalak). Hala, fiantza horren agiria eta webgunean lor daitekeen eskaera orria beteta aurkeztu beharko dituzte, Interneten bidez edo Udaleko erregistroen bidez.

Zozketa maiatzaren 23an izango da udal batzorde aretoan eta emaitzak Donostiako Udaleko web orrian eta iragarki taulan jarriko dira.