Donostia. Motoek aparkatzeko 35 leku berri prestatu ditu Udalak Arrasate kalearen bukaeran, Zubieta kalearekin bat egiten duen lekuan. Atzo bukatu zituzten teknikariek pintaketa lanak eta gaurtik aurrera izango dira prest aparkaleku berriak.
Gune hori prestatzeko errepiderantz zabaldu dute aparkatzeko espazioa eta, horretarako, bidegurutzea ere aldatu egin da. Horrela, ikusgarritasuna bermatzeko, aurreraxeago geratuko dira Arrasate kaletik doazen autoak Zubieta kalera sartu baino lehen.
Aldi berean, hondartzara doazen oinezkoak babesteko Marina kaleko zebra bidea ere pintatu egin dela adierazi zuen atzo Udalak ohar baten bidez, eta oinezkoen babesguneak ere bermargotu dituztela segurtasuna areagotzeko.
Aparkaleku berriei dagokienez, antolaketa mota hori nahiko berria dela azpimarratu zuten udal iturriek: izan ere, espaloiaren paraleloan aparkatuko dute aurreran-tzean. Horretarako eta motora iritsi ahal izateko, pasabide bat egokitu dute erdian.
Inguru honetan (Zubieta kalearen bukaeran, Perla ingururaino) lehen autoentzat ziren aparkaleakuak ere motoentzat erreserbatu zituen Udalak duela hilabete batzuk. Helburua lehen Vinuesa plazan espaloian aparkatzen zuten motorrei alternatiba ematea zen.