donostia. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Nerea Txapartegi Euskara delegatua Euskararen udal zerbitzura bertaratu ziren atzo, Konstituzio plazako egoitzara. Euskara Patronatua udal egituran integratuta dago hilaren 1etik, eta horren harira egin zuten bisita. Izagirrek hitz batzuk zuzendu zizkien langileei eta emandako urratsa aurrerapausoa dela euskararen normalizazioaren bidean adierazi zien. argazkia: n.g.