Festa eta aldarrikapena Intxaurrondon
Trenbidearen zati bat estali dutela ospatu dute bizilagunek, eta estaldurarekin jarraitzeko eskatu dute
PORROTX pailazoa, puzgarriak, musika eta luntxa. Ez zuten ezer falta atzo Intxaurrondon jai giroa pizteko. Dena den, ekitaldion antolaketak aldarrikapen kutsua ere bazuen.
Intxaurrondo Zaharreko bizilagunek aspalditik eskatu bezala, trenbidearen zati bat estali dutela eta auzoaren alde bat eta bestea plaza baten bidez elkartu direla ospatzeko antolatu zituzten ekimenak. Baina, era berean, egindakoa oraindik nahikoa ez dela, gabezia garrantzitsuak daudela eta trenbidearen estaldurarekin jarrai dezaten eskatzeko ere bildu ziren auzokideak.
Horretarako, Renfeko trenaren parada berriaren ondoan egokitutako plazan egin zuten hitzordua. Goizean Porrotx izan zuten gonbidatu, eta ehunka ume eta guraso dantzan jarri zituen pailazoak. Luntxa ere prestatu zuten eta bazkalaurretik giro ederra zegoen Txaparrene inguruan.
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun Elkarteak (Izbe) eta jai ba-tzordeak batera antolatu zituzten ospakizunok. Gainera, egun hauetan ospatzen ari diren auzoko festekin bat egin zuten: besteak beste, haur danborradak jo zuen goizean eta arratsaldean puzgarriak eta animaliak izan ziren txikien-tzat. Gazteek, ordea, herri desafiyuei ekin zieten eta gau aldera marmitako txapelketa ere antolatu zuten eguna borobiltzeko. Ondoren, noski, marmitakoa afaldu zuten.
prozesu luzea
Kontzentrazioak eta krisia
Aldarrikapenari dagokionez, trenbidearen estalduraren inguruan gaur egungo plaza berria eraiki arteko prozesua zein izan den gogoratu nahi izan zuen Izbek. Horretarako erakusketa txiki bat prestatu zuten, astean zehar ikusgai egon zena eta atzo Txaparrenen ere jarri zutena. Egunkarietan jasotako albisteen bidez gai honen inguruko azken urteotako ibilbidea jaso dute auzotarrek. Bizilagunen protestak, kartelak eta kontzentrazioak lehenengo; trenbidea estaltzeko erabakia ondoren eta instituzioen arteko akordioak obra gauzatzeko ere bai; Adifek bidea estali eta Udalak, orduan, krisia zela eta, plazaren egokitzapena atzeratu beharra izan zuen hasiera batean; azkenik, obra horiek ere heldu ziren eta emaitza gaur egun bukatzear dagoen plaza da.
Hala ere, Izbeko ordezkarientzat estalitako tartea ez da nahikoa, eta auzoa zatitzen duen trintxera tapatzeko lanekin jarraitzeko aldarrikatu zuten atzo berriz ere. "Nahiz eta guretzat obra hau lehenengo fasea besterik ez izan, aurrerapausotzat jotzen dugu eta bigarren fasea erreibindikatuko dugu", zioten auzo elkartekoek atzoko festaren iragarkian.
Más en Donostia
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
36 expositores participarán en la Feria del Libro Antiguo y de Ocasión de Donostia
-
ErNE denuncia filtraciones de agua y condiciones de insalubridad en la comisaría de Ondarreta
-
El paseo Miraconcha de Donostia es la calle más cara de Euskadi para comprar vivienda, con un precio de 1,6 millones