Síguenos en redes sociales:

Euskal Jaien azken eguna izango da gaur Alde Zaharrean

Trikitixa, sokamuturra eta txistulariak izango dira goizean eta sardina jatea ondoren, 14.00etan

Donostia. Euskal Jaietako azken eguna hartuko dute gaur Alde Zaharreko kaleek. Estropadak direla eta barra-barra izango dira eta donostiarrentzat zein bisitarientzat hainbat ekitaldi izango dira oraindik.

9.00etan trikitixa doinuak en-tzungo dira kaia eta Paseo Berriaren inguruan, festa giroa berotzen joateko. 9.30ean sokamuturra izango da Konstituzio plazan eta 10.30ean Donostiako Udaleko txistulari taldeak hartuko du Alde Zaharreko kaleak alaitzeko ardura eta lekukoa. 11.00etan Los bebes de la bulla fanfarearen txanda izango da Kontxako Badiaren inguruan.

Estropaden ondoren ere jarraituko du Euskal Jaietako azken egunerako prestatutako programak. Hala, 14.00etan sardina jatea izango da Bretxa inguruan. Gainera, Izaskun eta Uxue trikitilariak arituko dira jotzen.