donostia. Añorgako Gorga Historia Mintegiaren asanblada izango da ostiralea 19.00etan, Cemento Rezola Museoan. Deialdia irekia da, beraz nahi duen orok izango du parte har-tzeko aukera. Gainera, hainbat gai finkatu eta erabakiko dira bileran.
Besteak beste, elkarteko lehendakaria eta zuzendaritza batzordea aukeratuko dira eta orain arte egindako ekintzen inguruko informazioa ere eskainiko dute. Horrez gain, Gorga Historia Mintegiko bazkide izan nahi dutenentzat ere izena emateko aukera irekiko da ofizialki.
Bestalde, Añorgan bertan, beste bilera bat izango da martxoaren 8an Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak antolatuta, urtero uztailean izaten diren Karmengo jaien antolaketaren inguruan mintzatzeko. Zita 19.30ean izango da, elkartearen egoitzan.
Horrez gain, auzoan egiten ari diren lan ugariak direla eta, horrek guztiak jaien martxan izan dezakeen eraginaren inguruko informazioa eskainiko diete añorgatarrei martxoaren 12an izango den asanbladan.