“Emakumeen artean sareak eraikitzen” topaketa, ASPEGIk antolatuta
Sareak eratzeko orduan zeri egin behar zaion aurre hausnartzea izango da jardunaldiaren helburuetako bat
DONOSTIA. Gaur, osteguna, "ASPEGI Topaketak" jardunaldien topaketa bat izango da Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, ASPEGI-Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak antolatuta: "Emakumeen artean sareak eraikitzen". Topaketa Deusto Business Schoolen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Sailaren laguntzaz antolatu da, eta bi hizlari izango dira: Ciara O'Higgins, Deusto Business Schooleko doktorego aurreko ikertzailea eta nazioarteko kudeaketako irakaslea, eta Leyre Madariaga Gangoiti, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako zuzendaria, Kanpo Ekintzako Idazkaritza Orokorrean.
Harremanen sare bat ehuntzeko beharra (networking-a) gakoa da edozein jarduera profesionaletan. Enpresa kokatzeko, bezeroen leialtasuna lortzeko, funtsak eta inbertsioak eskuratzeko, edo promozio baterako hautagai izateko, gure harremanen sarea funtsezkoa da eta haren gainean eraikitzen da gainerako guztia. Hala ere, orokorrean, emakumeek denbora gutxi eskaintzen diote sare profesional hori garatzeari. Kontestualizazio saio honen bidez, horren guztiaren inguruan arituko gara ASPEGIren topaketan, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Tokiski aretoan.
Topaketa honetan erakusketariek bi helburu bilatzen dituzte:
-"Networking"-a azaltzea: zer da, zertarako balio du.
-Gure sareak eratzeko orduan zeri egin beharko diogun aurre hausnartzea: iruzurtiaren sindromea, "likability factor" izenekoa, politika zein beste esparruetan nabarmen dagoena, edota sarea mantentzeko eta eraikitzeko estrategia faltari buruz hitz egingo digute.
Amaitzeko, hainbat ideia eta sareak garatzeko praktika onak partekatuko dituzte, bai maila indibidualean zein taldean edo maila asoziatiboan.
Más en Deusto
-
El campus de Donostia de la Universidad de Deusto acogerá un Congreso Internacional sobre el Sáhara Occidental
-
Estudiantes de Axular Lizeoa obtienen el premio Esme a la Mejor idea empresarial
-
Jon López Gorostidi, profesor de Derecho en Deusto, publica 'Ciberdelincuencia: espacio delictivo y participación'
-
Deusto conmemora el Día mundial del Trabajo Social