- Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Donostian izango dira.. Aurrekoa A Coruñan izan zen eta Kontxako badia izango da bi lehiaketa horien hurrengo parada, Euskal Herrian egiten den lehena.

CaixaBank Koroaren bila borrokatzen duten taldeei dagokienez, Donostiarra-Turismo Castilla-La Mancha XIII. Bandera izango da jokoan; eta Donostiarra-Turismo Castilla-La Mancha V. bandera berriz, emakumezkoen traineruentzat.

Arratsaldeko 17:40an askatuko dituzte emakumezkoen lau tripulazioek estatxak, Donostiako uretan bi luze eta ziaboga bat egiteko (itsas milia bat eta erdi). A Coruñan ikuskizun bikaina eskaini zuten lau tripulazioek eta etxean ere errepikatu nahiko dute.

Euskotren Ligaren ondoren, Eusko Label Ligako traineruen unea etorriko da; hauek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte hiru itsas miliako ibilbidea osatzeko.

Alberto López Kaiarriba-Donostiarra taldeko presidente eta larunbat honetan Kontxan egingo den estropadaren antolatzaileak aitortu zuenez, "gizonezko zein emakumezko arraunlari guztiek Kontxako estropada honetaz gozatzea espero dugu. Lehiaketa honek merezi duenaren eta arraunlariek neguan egin duten lan guztiaren maila eman nahi dugu, eta, ea ba, estropada eder batekin saritu ahal izaten ditugun; euren lana txukun egin ahal izan dezatela eta guk ere goza dezagula beraien lehiarekin. Helburua, Kontxako badian arraun jardunaldi bikain batekin biribiltzea da".

Bestalde, Martin Ibabe Donostiako Kirol zinegotziak adierazi zuenez, "kirol mailan, hiriak denboraldiko bigarren banderaren lehia biziko du, eta hori aparteko gertakaria da, gure hiriak arraunarekin duen lotura estua kontuan izanik. Aipatu beharrekoa da, gainera, belaon-tzien lehiaketa bat ere izango dugula, Vicente Munilla Memoriala, egun horretan bertan; honenbestez, kirol ikuskizuna bermatuta dago Donostiako badian. Jendeak telebistaz gozatu beharko ditu estropadak, noski; izan ere, egoera hobetzen aritu arren, oraindik ezin baita estropadak ikustera etorri, oraindik ere sufritzen gabiltzan osasun-egoera dela eta. Beraz, herritarren lagun-tza eskatu nahiko nuke, bi ekitaldi horiek etxetik jarraitu ditzaten. Ikuskizun polita espero dut; onenak irabaz dezala, eta, ahal bada, Donostiako traineruren bat izan dadila".

"Lehiaketak merezi duen maila eman nahi dugu eta ikuskizun ona eskaini"

Kaiarriba-Donostiarraren presidentea