Nadia Erostarbe, surflari zarauztarra final-laurdenetan sartzeko pauso batera dago. Tahitin ospatzen den Joko Olinpikoetako lehenengo txanda arazorik gabe pasa zuen eta zuzenean hirugarren txandara klasifikatu zen kirolarietako bat izan zen. Astelehen honetan, zarauztarrek hirugarren txanda ikusteko aukera izango dute Modelo aretoan, 23.30etatik aurrera. Sarrera doan da aretoa bete arte eta udaletxeak elkarrekin ikusteko animatu ditu herritarrak.

Bosgarren manga

Nadiak bosgarren mangan lehiatuko da 02:12etan, gutxi gora behera. Final laurdetera pasatzekotan, Nadia Erostarbek txanda asteartean 21.24etan izango luke, eta final erdiak eta final nagusia asteazkenean ospatuko dira 1.00etatik aurrera.

Giro paregabea espero da Zarauzko Modelo aretoan, bai kirolari eta bai herriarentzat handia izango litzake Nadia Erostarbek dominen bat irabaztea. Gainera, podiora igotzeko aukera izango balu, finalerdiak eta final nagusia San Ignazio egunean izango litzake, alegia festa eguna Gipuzkoa guztian.