Síguenos en redes sociales:

Lazkanok eta Olazabalek zilarra Munduko Txapelketan

Lazkanok eta Olazabalek zilarra Munduko Txapelketan

- Miren Lazkano eta Klara Olazabal gipuzkoarrek (argazkian ezkerretik hasita lehena eta bigarrena), Nuria Vilarrublarekin batera, zilarrezko domina irabazi zuten atzo eslalom piraguismoko Munduko Txapelketan, C1 modalitatean. Atletico San Sebastian taldeko donostiarra eta Santiagotarrak taldeko irundarra, talde txekiarraren atzetik bigarren sailkatu zen Espainiako selekzioko partaide izan ziren. Beste gipuzkoar hauek ere izan dira txapelketan: Ander Elosegi, Joan Crespo, Pau Etxaniz eta Olatz Arregui.