zinemaldia

Txalotze itxia 'Maixabel'en estreinaldian

Blanco Portillok eta Luis Tosarrek ez zuten grabaketan elkar ikusi lehen elkartzea filmatu arte

19.09.2021 | 01:00
Blanca Portillo, Isa Campo, Iciar Bollain eta Luis Tosar, atzo.

donostia – Atzo estreinatu zen Zinemaldian modu ofizialean Maixabel, Iciar Bollain zuzendariaren azken lana. Bertan, Maixabel Lasaren, PSEko kide zen Juan Mari Jauregiren alargunaren bizitza kontatzen da, ETAk 2000. urtean Gipuzkoako gobernadore zibila izandakoa erail ostean; baita beranduago, 2011tik aurrera, Jauregiren bi hiltzailerekin, Ibon Etxezarreta eta Luis Carrascorekin, hainbat elkartze egitea onartzen duenekoa ere. Emanaldiaren amaierak txalo-tze luze, bizi eta itxia jaso zuen Kursaaleko ikusleen aldetik eta pelikula sari bat jasotzeko hautagai argia izan daiteke.

Ikustaldiaren osteko prentsaurrekoan Blanca Portillo antzezlea, Maixabel Lasa interpretatzen duena; Luis Tosar aktorea, Ibon Etxezarretaren rola antzezten duena; Isa Campo gidoilaria; Koldo Zuazua eta Juan Moreno produktoreak eta Bollain bera izan ziren.

Bai Portillok eta bai Tosarrek filmaren tematika zeinen "sentikor" eta "delikatua" den azpimarratu zuten; lehenak taldeko kide "guztiak horren jakitun" zirela ziurtatu zuen.

Honi lotuta Tosarrek, grabatzen ari ziren bitartean, "noizbehinka tristura oso sakon batek beregana-tzen" zituela jakinarazi zuen. Hala ere, Portilloren esanetan, "jende guztiak distiratu du zentzu berean" filmean, "zeremonia antzeko bat" sor-tzen delarik eta bakoitzak "ahal bezain hoberen" eginez.

Pelikularen filmaketak anekdota bitxi bat dauka. Izan ere, aktore galiziarrak kontatu zuenaren arabera, Portillok eta berak ia ez zuten elkar ezagutzen. Maixabel Lasa an-tzezten duen aktoreak egoera hori aprobetxatu eta prozesu osoan elkar ez ikustea proposatu zuen, Lasa eta Etxezarretaren arteko lehen elkar-tzea grabatu arte. Hala egin zuten eta "oso giro berezia sortu zen, nik aurretik inoiz bizi gabea", baieztatu zuen.

Bollainek, bestalde, proiektu hau hastean, beldur gehien eman ziona "errespetuz egitea" zela esan zuen, konziente baitzen "gai erreal eta oso mingarri bat" zela, jende "askori eragiten ziona". Argi utzi zuen, gainera, ez zutela "nahigabearekin gozatu" nahi izan eta, zentzu horretan, gidoiaren "doitasuna" oso gustuko izan zuela hasieratik.

noticias de noticiasdegipuzkoa