Martxelo Otamendiren biografia liburua argitaratu dute
Garbiñe Ubeda, idazlea, eta Martxelo Otamendi, protagonista, Tolosako Zerkausian izango dira liburua aurkezteko 18.30etan
Garbiñe Ubeda kazetariak idatzitako Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetarialiburua aurkeztuko dute bi protagonistek astearte honetan Tolosako Zerkausian (18.30etan). Aleka bildumaren bigarren biografia da, eta bertan Martxelo Otamendiren ibilbidea jaso du Ubedak.
Liburua Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Jakin aldizkariak kaleratu dute. Hain zuzen ere, Otamendik 2023an utzi zuen Berriako zuzendaritza, eta une horretatik editoreek argi izan zuten berari buruzko biografia bat egitea. Astearte goizean Donostiako Alde Zaharreko Elkar dendan izan dira.
Martxelo Otamendi
Martxelo Otamendi Egiguren (Tolosa, 1957) erreferentea izan da euskal kazetaritzan eta komunikazioan. Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria izandakoa da 1993ko ekainaren 9tik, 2003ko otsailaren 20ra, egunkaria bortxaz itxi zuten arte. Ondoren, aipatu bezala, Berriako zuzendaria ere izan zen egunkariaren sorreratik (2003) duela pare bat urte arte.
Gaur egun, MIDAS(Minority Dailies Association)elkarteko lehendakaria da. Europako hizkuntza edo hiztun gutxituen nahiz eremu urrikoen egunkarietako eta hedabideetako erakundea da MIDAS.
Arratsaldean, Tolosan
Astearte honetan, 18.30etan, Tolosako Zerkausian izango dira Garbiñe Ubeda eta Martxelo Otamendi liburua aurkezteko. Bien arteko elkarrizketa bat izango da.