Touré “abaildu bat” Bartzelonara iritsi da, Arretxeren azken nobelan
Jon Arretxek bere detektibe famatuaren hamaikagarren eleberria kaleratu du, ‘Zenbaki gorriak’
Donostia – Touré detektibearen abenturek behin eta berriz frogatu dute ez dutela mugarik. Bere ikus-entzunezko aldaeran, adibidez, ikusleen marka guztiak apurtzen ari da. Aste honetan, Ereinen eskutik, Touré-ren sagari nobela berri bat gehitu zaio, hamaikagarrena, Zenbaki gorriak izenburuarekin. Irakurleak, Bartzelona turistifikatura iritsi den Touré “abaildu bat” aurkituko du bertan. “Esklusioaren eta arriskuzko egoeren” kontaketa egin du Jon Arretxe idazleak, hiriaren bazterretatik begiratutako eleberrian. Aurreko obretan bezala, liburua girotzen duen eremura joan da oraingoan ere Arretxe eta han ezagututako pertsonak pertsonaia bihurtu ditu. Inoiz baino egoera makurragoan dago Touré istorio berri honetan, kale gorrian lo egiten. Hain gaizki dagoelarik, prostituzioan ere murgilduko da.
Temas
Más en Cultura
-
Muere Manuel de la Calva, del Dúo Dinámico, a los 88 años
-
La actriz Jennifer Lawrence se convierte en la más joven en recibir el Premio Donostia
-
El artista francés Eric La Casa pone sonido a la escalera de Tabakalera
-
La Quincena Musical estrena 'Nizugu', "una ópera hecha por niños, pero para todos los públicos"