Amaia Iturriotz Etxanizek irabazi du Lasarte-Oriako saioa
Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, Irungo final-laurdenetan abestuko du
Amaia Iturriotz bertsolari urretxuarra sailkatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetarako, igande arratsalde honetan Lasarte Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatutako saioan puntuaziorik altuena lortuta.
Gauzak horrela, datorren urriaren 27an Irunen jokatuko diren final-laurdenetarako zuzeneko sailkapena lortu du Iturriotzek.
Amaia Iturriotzek 490.5 puntu lortu zituen. Ondoren, Aner Peritz Manterola “Euzkitze” sailkatu da, 470 punturekin; Oier Etxeberria Zubimendik, 467 puntu batu ditu; Manu Goiogana Bengoetxeak, 466,5; Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”-k, 460,5, eta Aitor Zubikarai Salegik, 442.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioak datorren astean jokatuko dira: Lazkaon, irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an.
Temas
Más en Cultura
-
Un barco de película se apunta al Pasaia Itsas Festibala
-
Mattin Zeberio (Mirua): “Tradizioa zer den ala ez den, hori eztabaida antzua da”
-
UNED-Bergara analizará representaciones científicas presentes en la biblioteca de la Universidad de Oñati
-
La industria de la música electrónica se dará cita esta semana en el Kursaal