Karmele Jaio eta Eneko Bidegain, 111 Akademiaren sariaren finalean
Akamediakideek apirilaren 28ra bitartean ‘Bticha éder’ eta ‘Maitasun kapitalen’ artean hautatu beharko dute
2023. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du. Antolakuntzak atzo ezagutzera eman zuenez, bigarren bueltan saridun izendatzeko beharrezkoa den botoen %40 lortu duen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso duten bi obrak aurtengo finalera pasatu dira: Eneko Bidegainen Bichta éder eta Karmele Jaioren Maitasun kapitala. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 28ra bitartean. Hilabete honen amaieran jakingo da beraz, zein izango den 2023ko 111 Akademiaren Sariaren obra irabazlea.
Jaiorena eta Bidegainen obrak bigarren fasera pasa ziren beste bost eleberrirekin lehiatu dira. Konkretuki, Castillo Suarezen Alaska, Oihane Amantegiren Cayo Hueso, Josebe Blancoren Hausnarrean, Miren Agur Meaberen Itzulerak, eta Juan Kruz Igerabideren Ura saltoka izan ziren lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten obrak.
Temas
Más en Cultura
-
Buenas noticias para la música en vivo en Donostia: Altxerri volverá abrir en 2025 como club de jazz
-
Charlie Sexton, guitarrista de Bob Dylan, y Calder Allen actuarán este sábado en Donostia
-
Ane Segurolaren kultur gomendioak
-
El pensador Xabier Etxeberria Mauleón, natural de Arróniz, gana el Premio Eusko Ikaskuntza de Humanidades 2025