Mikel Telleria musikariak eta Usoa Zumetak, Jose Luis Zumetaren alabak, Gaur taldeko margolariari eskainitako diskoa aurkeztu zuten atzo, hain zuzen ere, artistak Usurbilen zuen estudioan. Telleriari 2020ko konfinamendu garaian etorri zitzaion euskal expresionismo abstraktuaren erakusle izandako artistari musikaren bidezko omenaldia ontzea. Hain zuzen ere, 2020. urteko apirilean hil zen Zumeta eta haren bizi-irakaspenetatik tiraka, disko “eklektiko” bat sortzea, Zumeta bezain “eklektikoa”. Kontrasteak bilatzen dituen lana kaleratu du: hainbat estilotako rocka landu du, baina funkia ere topa liteke abestietan.