Duela bi urte, aurrez sekula bizi izan ez zuen atakan egon zen Lotura Films: aldi berean bi film ekoizteko aukeraren aurrean, alegia. Alde batetik, ekoiztetxea Lur eta Amets, eta, bestetik, interes handi zuen Orkestra Lurtarra. Eta ekuazio zail horretara hirugarren gonbidatu bat etorri zen: pandemia.

Lur eta Amets karteldegian genuela, eta Lur eta AmetsOrkestra Lurtarra-”, gogoratu du Miren Berasategi produktoreak.

Animaziozko film bat egiteak hezur-haragizkoen zailtasun berak ez dituenez, egoera hartzara bakoitza bere etxetik egokitzeko gauza izan ziren. “Urrutitik lan egitera ohituta egon arren, sorkuntza-taldea beti egoten da elkartuta. Batez ere storyboarda egin eta pertsonaiak sortzeko, hori izaten baita funtsezkoena”, azaldu du Imanol Zinkunegi zuzendariak. Bere hitzetan, “teknologia lagungarri izan arren, ez da gauza bera”.

Horrexegatik, maila teknikoan proiektua prestatzen jarraitu ahal izan bazuten ere, Donostiako instalazioetan lan egiteko aukera zabaldu zitzaien lehen egunetik, halaxe egin zuten. Hantxe dabiltza etengabe proiektu berriak presta-tzen, eta oraintsu beste bat etorri zaie: Fermin Muguruzak Black is Beltza. “Normala denez, nahiko mesfidatia da materialarekin, ez du informazio izpirik ere zabaltzea nahi izaten. Behin horrekin bukatutakoan, gure ideiekin jarraituko dugu”, agindu digute solasaldia amaitzerakoan.