2021. urtea 40 milioi eurotik beherako sarrerak salduta itxiko du Espainiako zinemagintzak
- XXI. mendeko zifrarik baxuena da, eta pandemiak jotako aurreko urteko zifrak okertuko ditu, Kultura eta Kirol Ministerioaren behin-behineko datuen arabera, urtea oraindik ixteke badago ere.
Azken hilabetean sarreren salmentek gora egin dute Jaume Balagueróren Way down edota Fernando León de Aranoaren El buen patrón bezalako estreinaldiei esker, eta Goya sarietarako hautagai diren filmak iragar-tzeak beti dakarren susperraldia gorabehera, hil honen hasierako datuak honako hauek ziren: 34,7 milioi euro eta 5,8 milioi ikusle.
2020an Espainiako zinemagintzak 43 milioi euro saldu, eta 7,3 milioi ikusle izan zituen, eta kopuru horiek azken bi hamarkadetako markarik txarrena ezarri zuten; eskerrak, Padre no hay más que uno 2 filmak emaitza onak izan zituen. Ezin ahaztu, gainera, salmenten kaltetan, iaz bi hilabeteko konfinamendua eta edukiera murrizteko neurriak izan zirela.
2021ean ere izan da osasun-murrizketarik, batez ere urteko lehen hilabeteetan, beraz covid-19ak badu zer esanik kopuru horietan. Hori kontuan izanda, datuak oso urrun mantendu dira aurreko urteekiko, hala nola 2019an sarreretan 94,1 milioi euro saldu eta 16 milioi ikusle izan baitziren. 2018an, salmenta 103,7 milioi eurokoa izan zen, Campeones filmak 19 milioi euro lortuta; eta 2017an ere antzekoa, Tadeo Jones 2ren bultzadari esker (17,9 milioi euro). Aipatu, Espainiako zinemagin-tzaren sarrera salmenten errekorra 2014an lortu zela -125,7 milioi euro- Ocho apellidos vascos filmaren laguntzari esker (56 milioi euro).
Udan estreinatutako A todo tren. Destino Asturias komedia du 2021. urteak diru-bilketaren lider nagusi, 8,4 milioi euro saldu eta zinemara joandako 1,5 milioi ikusleri esker. Santiago Segura izan da beste behin urteko zuzendaririk arrakastatsuena, aktore lan prin-tzipaletan Leo Harlem eta Florentino Fernández zeudelarik.
Film horren ondoren, azaroaren erdialdean estreinatutako beste pelikula batek, Jaume Balagueróren Way down-ek, lortu du pixka bat susper-tzea Espainiako zinemagintzaren datuak, 3,5 milioi euro saldu eta 562.893 ikusle bilduta. Ekainean estreinatutako Operación Camarón komedia agertzen da hirugarren postuan, 3,3 milioi euro eta 562.579 ikuslerekin. Bitartean, irailean estreinatutako Iciar Bollainen Maixabel filmak ere salmenta kopuru ona lortu du: 2,7 milioi euro.
El buen patrón, Oscar sarietarako hautatutako film espainiarrak, 2,6 milioi eurotik gora batu ditu urrian estreinatu zenetik hona. Pedro Almodovarren Madres paralelas (2,5 milioi euro) edota D’Artacan animaziozko lana (1,1 milioi euro eta 216.551 ikusle) ere goian kokatu dira, zinema-industriaren urte beltz honetan.
Egoera lazgarria jorratu eta aztertu berri dute Espainiako zinema ekoizleek. Mariela Besuievski Tornasoleko ekoizlea eta Estatuko Zinema Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidearen esanetan, “oso kezkagarria” da sarreren salmenten egungo egoera, baina argi utzi zuen “pandemiaren urakanak” eragindako galerak arintzeko neurriek, oraingoz, luze joko dutela.
Temas
Más en Cultura
-
Saioa Alkaiza renuncia al premio Igartza por la vinculación de CAF con Israel
-
La Zurriola se llena de voces silenciadas
-
Crítica sobre la película '13 días,13 noches', una retirada épica
-
Pello Reparaz, líder de Zetak: "Contamos una historia que poca gente de fuera de aquí conoce, y estamos llenando estadios"