Nikole bijotzekua izeneko eleberria aurkeztu zuen atzo Edorta Jimenez (Mundaka, 1953) idazleak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian. Nikolasa Atxikallende, Sabino Aranaren emaztea, gogoratu eta goratu nahi izan du Jimenezek liburu “sailkaezin” honetan: ikerketa historiko bat da berez, baina misteriozko eleberriaren teknikekin dago kontatuta. Horrez gain, pandemia garaian idatzi zenez, unean uneko eguneroko bat egiten du egileak, oraingo gorabeherak eta duela 100 urteko gripearenak erkatuz.