Hilabete ona izan du ETBk
EITB taldearen telebista saila hilabete ona izan du. Izan ere, uztailean %13,6 audientzia izan du, ETB2k %10,2 eta ETB1ek %2,5. 2012tik ez zutela hain datu onik.
Albistegien lidergoa
"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek lidergoa indartu dute eta % 26,2ko audientzia-zatiarekin itxi dute uztaila. Audientzia metatuari dagokionez, 204.000 ikus-entzulek bat egin dute albistegiekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.
"El Conquistador del Caribe"ren finalak markak hautsi ditu
Uztailaren 5ean Julian Iantzik aurkeztutako final handiak markak hautsi zituen: % 38,1eko audientzia-zatia eskuratu zuen, saioaren hamazazpi urteetako daturik onena. Gainera, 374.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Estreinaldi arrakastatsuak: "El Día de Mañana", "El Club del Tupper" eta uda giroko "Vascos por el Mundo"
ETB2n ikus-entzuleek bero hartu dituzte udako programazioaren estreinaldiak.
"El Club del Tupper" famatuak partaide dituen sukadaritza saioak, uztaileko hiru emanalditan, %13,6ko audientzia-zatia izan du eta 179.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
"El Día de Mañana" saioaren orain arteko hiru atalen bataz besteko datuak ere nabarmendu behar dira: % 12ko audientzia-zatia eta 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta Euskadin eta eragin eremuan.
Uda giroko "Vascos por el Mundo"k, halaber, % 10,4ko audientzia-zatia eskuratu du eta 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.
Felix Linaresek aurkezten duen "La Noche De€ " saioak %12,5eko kuota izan du eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bataz beste. Gainera, audientzia markak gainditu zituen hilaren 20ean: aurkezpen saioak % 18,2ko audientzia-zatia eskuratu zuen, azken zazpi urteetako bere daturik onena, eta ondorengo La conexión de los niños pijos (The preppie connection, 2015) filmak % 14,7ko audientzia-zatia. Astearte gaueko lidergoari eutsi zien baita ere uztailaren 27ko aurkezpenak eta La última lección filmaren telebistako estreinaldiak % 14,8ko eta % 11,4ko kuotarekin hurrenez hurren.
Berebat, ostiralean, joan den ostiralean denboraldia itxi zuen "En Jake" saioak % 13,6eko kuota eta 79.000 ikus-entzule izan ditu bataz beste uztailean.
Entretenimendua eta kirola ETB1en
ETB1 kanalari dagokionez, euskaldunen artean emaitza ona izan duen "Biba Zuek" tarteak prestatutako "Biba Egunean Behin" bereziak %5,7ko audientzia izan zuen, euskaldunen artean %14,3. Finalarekin 63.000 lagunek egin zuten bat uneren batean.
Kirol emanaldiei dagokienez, indartsu hasi da estropada denboraldia: Euskotren Ligak % 12,2ko kuota izan du bataz beste euskaldunen artean eta Eusko Label Ligak % 11,1. Hilaren 18an jokatutako Getxoko Ikurrinak lortu du orain arteko daturik onena: % 20,4ko audientzia-zatia euskaldunen artean emakumeen estropadak eta % 17,2koa gizonezkoenak.
Txirrindularitzan, Tourrak %2,7ko audientzia-zatia izan du, euskaldunen artean %6koa, batez beste. Larunbatean jokatutako Donostiako Klasikoak, berriz, % 9,5eko kuota izan du euskaldunen artean eta 80.000 ikus-entzule goizean, emakumeen lasterketan, eta % 11,7ko kuota eta 112.000 ikus-entzule arratsaldean, gizonezkoen proban.