- Duela sei urtetik hona Donostian bizi den Uri Bong artista korearrak Mamo, Higadura koreeraz, izeneko erakusketa inauguratuko du gaur Donostiako Aquariumean, itsasoak ekartzen dituen objektuen higaduraren eta gizakiaren etengabeko aldaketaren arteko "paralelismoa" azalduz.

Erakusketa aurkezteko atzoko ekitaldian adierazi zuen Bongek proiektua orain hiru urte hasi zuela, Ondarretako hondartzara iristen ziren pieza "politak" biltzen hasi zenean, artistak hantxe amai-tzen baitzituen bere neguko ibilaldiak, "kezkei iheska".

Gustuko zituelako soilik jasotzen zituen une horretan, "oso identifikatuta" sentitu zen higatutako harri haiekin eta itsasoak zizelkatutako objektuekin, eta kezkek eta gizakiaren existentziak berak eragindako gogamenaren higadurarekin alderatu zituen.

Eskultura, argazkigintza, pintura, konposizio digitala eta ikus-en-tzunezko instalazio batez osatutako obra Donostiako kostaldean bildutako materialekin egin du, haurrek hondartzako harriekin nola jolasten zuten ikusita sortutako inspiraziotik abiatuta.

"Burua pizten duen galeria bat da", aipatu zuen Uri Bongek, eta bere asmoa, objektuen konbinazio hori bertaratzen direnen sormenerako inspirazio iturri bihur-tzea izan da. Erakusketa gaurtik abuztuaren 29ra egongo da ikusgai Aquariumeko T aretoan dohainik.