Pello Lizarraldek 111 Akademia Saria jaso zuen atzo Amasako Hika txakolindegian. Akademiakideek Lizarralderen Argiantza eleberria izendatu zuten 2020ko libururik gogokoen iazko etenaren ostean. Lizarralderen lanak Joxean Agirreren Nobela errealista bat eleberria izan zuen lehiakide azken bueltan, baina 202 akademiakideek zumarragarrari saria ematea erabaki zuten. Eleberria 1982an kokatzen da, zinema aretoen industriaren gainbehera hasten denean, eta Erein argitaletxeak argitaratu du.