- Ereinek Ion Arretxe idazlearen Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala argitaratu du, Donostiako Guardia Zibilaren kuartelean lehen pertsonan jasandako torturaren testigantza gordina. Josu Zabaletak itzuli du jatorriz Intxaurrondo. La sombre del nogal izenez 2017 zendutako autoreak idatzitako obra. 1985ko azaroan Guardia Zibilak lau lagun atxilotu zituen; horien artean Mikel Zabalza eta idazlea bera. Ereingo editore Inazio Mujikak, obraren itzultzaile Josu Zabaletak eta jatorrizko argitalpenaren arduradun Manuel Blanco Chivitek aurkeztu zuten atzo euskarazko bertsioa. Mujikak adierazi zuenez Ereinen "sorpresa" hartu zuten gaztelaniazko liburua irakurtzean, ez bertan kontatzen diren tortura testigantzengatik, baizik eta lanak duen "balio literarioarengatik". Eta "sorpresa" horrek, "berandu bada ere", liburua kaleratzeko erabakia ekarri zuen. "Umorea aurkitu genuen, zehaztasuna, elkarrizketa biziak, garai bateko errekreazioa eta ez genuen gorroto alerik topatu", adierazi zuen editoreak.