Ibilbideari Elkar Saria, bertsolari elkartearentzat
Lotura Filmsek 'Lur eta Amets' film eta telesailaren jarraipen proiektua lantzeko dirusaria jaso du
- Elkar Fundazioak bere saridun berriak ezagutzera eman zituen atzo. Alde batetik, Ibilbideari Elkar Saria, hau da, euskal kulturaren arloan egindako ekarpena errekonozi-tzeko saria Bertsozale Elkarteari egokitu diote. Zentzu honetan, fundazioak elkarteak bertso jardueraren ikusgarritasunean, transmisioan eta zabalkundean egindako lana azpimarratu zuen. Bestalde Proiektuari Elkar Saria Lotura Filmsek jaso du. Fundazioak 10.000 euroko dirusaria eman dio ekoiztetxeari, Lur eta Amets filma eta telesailaren jarraipen proiektua lan-tzeko. Elkarren ustez, Loturak badu "eskarmentua eta esperientzia nahikoa berriro ere beste proiektu interesagarri bat lantzeko, eta gai izango dela, beste hainbat eragilerekin elkarlanean, beste film bat, edo serie bat, edo biak egiteko".
Temas
Más en Cultura
-
Miguel Martín: "Si el nuevo director quiere contar con mi apoyo, seguiré vinculado al Jazzaldia; si no, no pasa nada"
-
Bryan Adams anuncia concierto en Bilbao
-
61 Jazzaldia: LP, ETS, Nogen, Danielle Nicole y Kokoshca actuarán en la Zurriola
-
Love of Lesbian anuncia un parón indefinido tras 25 años de trayectoria